FIBERTECNIC AERNNOVA (GASTEIZ)

Beste bi greba egun deitu dituzte, azaroaren 5 eta 6rako

Beste bi greba egun deitu dituzte, azaroaren 5 eta 6rako
Enpresa batzordeak beste bi greba egun deitu ditu azaroaren 5 eta 6rako. Aurreratu dute mobilizazioak areagotuko dituztela enpresak akordioa lortzeko proposamenik egiten ez badu.

Fibertecnic (Gasteiz) enpresaren (Aernnovako taldea) ekoizpenean eragin handia izan du ELAk, LABek eta CCOOk deitutako bosgarren greba egunak. Lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen kolektiboa berritzea eskatzen dute. Izan ere, produkzioko ia langile guztiek egin dute greba. Langileek elkarretaratzea egin dute Eusko Legebiltzarraren aurrean, euren egoera ikusarazteko eta negoziazioa desblokeatzen saiatzeko.

Guztira, 165 pertsona inguru daude lanean. Sindikatuek ohartarazi dute mobilizazioak areagotuko dituztela zuzendaritzak ez baditu aldarrikapenak aintzat hartuko dituen propesamenik egiten; besteak beste, KPIari lotutako soldata igoerak, lanaldi murrizketa, plusak hobetzea eta txanda kontratua aplikatzea.

Orain arte, sindikatuek deitoratu dutenez, enpresaren eskaintzak ez dira nahikoak izan.