Colisée Miñano (Gasteiz)

Jarraipen zabala izan du hirugarren greba egunak, %70eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzten arren

2024/11/13
Langileek kontzentrazioa egin dute Arabako Foru Aldundiaren aurrean, pairatzen dituzten lan baldintza eskasak salatzeko.

Gasteizko Colisée Miñao egoitzako grebaren hirugarren egunak jarraipen zabala izan du, "enpresa langileak beldurrarazten saiatu den arren eta inposatu dituzten gehiegizko gutxieneko zerbitzuak medio", salatu du ELAk. Langileek elkarretaratzea egin dute Arabako Foru Aldundiaren aurrean. Bertan, sindikatuak berriro eskatu du enpresaren lehen hitzarmena negoziatzea, Espainiako Estatuko egoitzen eta etxebizitza komunitarioen hitzarmenak dakarren prekaritatearekin amaitzeko. Plantillak errepikatu du beharrezkoa dela lan orduak murriztea eta langile batek ere ez lukeela izan behar bere oinarrizko soldata Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) azpitik.

ELAk gogorarazi du enpresak soldatak hobetuko zituela agindu zuela II. Egoitzaren eta Aldundiaren arteko hitzarmen akordioan. Hala ere, ez du hitza bete eta plantillako plus batzuk murriztu ditu. Aldiz, egoiliarrei % 6 eta % 10 artean igo zaie kuota, langileei soldata igo dietela argudiatuta.

Azaroaren 13an, grebaren laugarren egunean, manifestazioa egingo da Gasteizko Babesgabeak plazatik abiatuta.