Autoglas (Glavista)
Justiziak agindu du Guardian multinazionala eta Parter Capital enplegu erregulazioko espedientearen prozesuan egotea

Gasteizko Merkataritzako Epaitegiak arrazoia eman dio ELAri, eta Guardian eta Parter Capital multinazionalak Autoglaseko (Laudio, Araba) enplegu erregulazioko espedientearen (EEE) prozesuan egotea agindu du. Sindikatuak laguntza judizial bat erregistratu zuen Guardian Llodio, Guardian Glass Spain, Guardian Europe eta Parter Capital osatzen duten hainbat sozietate kontsulta-aldian egon daitezen. Glavistako espedientearen kontsultaldiko lehen bileran, urriaren 11n, ELAk bertan behera uzteko eskatu zuen, baina enpresak uko egin zion. Orain, justiziak ELAk planteatutako laguntza judiziala onartu du, eta adierazi du Guardian Europe multinazionalak EEEan egon behar duela.
Epaitegiak onartu du, halaber, ELAk eskatutako dokumentazio guztia entregatzea. Epaitegiaren jakinarazpenak honako hau adierazten du:
- Onartzen da Guardian Llodiok, Glass Spainek eta Europek kontsultaldian egon behar izatea.
- Parter Capital taldeko sozietateek kontsulta aldian egon behar izatea onartzen da.
- ELAk eskatutako dokumentazioa aurkeztea onartu da.
- Kontsulta aldia etenda egongo da eskatutako dokumentazioa aurkeztu arte.