Kaleratzeak Aernnova Aeroestructuras Alava enpresan

Zuzendaritzaren arabera, egoera estrukturala da eta horregatik langile batzuk kaleratu behar ditu enpresaren bideragarritasuna ziurtatzeko. Baina errealitatea oso bestelakoa da. Neurri horiekin taldearen etekin eskandalagarriak ziurtatu nahi dituzte (290 milioi azken 5 urteetan) eta horretarako 101 familia langabeziara bidali nahi dituzte.
Bere argudio guztiak gezur handi batean oinarritzen dira: "Egoera estrukturala da", behin eta berriz errepikatzen duten gezurra. Kaleratzeen iragarpena COVID 19ren aurkako hainbat txerto daudela iragartzen den aste berean agertzen da. Ez da kasualitatea. Badakite txerto horien agerpenak askoz data hurbilagoa jartzen duela sektorea suspertzeko eta, beraz, gezurrak justifikatzeko argudiorik gabe geratzen direla. Hori dela eta, kaleratzeak aurreratu behar izan dituzte, 2021ean.
Aernnovak, Eusko Jaurlaritzak eta gainerako erakundeek ondo dakite egoera guztiz koiunturala dela, eta epe ertain batean, merkatua erabat berreskuratuko dela, hazkunde handiarekin. Beraz, Enpresa Batzordeak erakundeei eta, bereziki, Tapia andreari eta Urkullu jaunari eskatzen die alde batera ez begiratzeko, multinazional handi horien kaleratzeak justifikatzeari uzteko, eta behingoz herrialdearentzat estrategikoa den sektore bat, aeronautikoa, defendatzeko eta sektorean enplegu gehiago suntsi ez dadin esku hartzeko.
Egoera hori gainditu ahal izateko mahai gainean jartzen diren neurri koiuntural, ez traumatiko eta denborazko guztiak aztertzeko prest dago Enpresa Batzordea. Era berean, enpresari eta erakundeei argi eta garbi esaten diegu ez dugula kaleratzeak barne hartzen dituen neurririk onartuko.