Kaleratzeak direla eta Gasteizko Burdinberriko langileak grebara joango dira otsailaren 11n eta 12an

Burdinberri enpresako zuzendaritzak (aeronautika sektoreko 48 langilez osaturiko enpresa) bi lankide kaleratu ditu aste honetan. Enpresan 25 urtetik gorako antzinatasuna duten lankideak, hain zuzen. Gertaeren aurrean, ELAk lanuzteak deitu ditu otsailaren 11eta 12rako.
Gertaeren larritasunaren aurrean, ELAko ordezkariok honako hau adierazi nahi dugu:
Kaleratzeak bidegabeak dira, egoera ekonomiko koiuntural batean oinarritzen direnak. Izan ere, memoria eginez gero, Burdinberrik 4,8 milioi euroko superabit metatua sortu zuen 2017-2019 urteetan. Horrez gain, 2018an eta 2019an 350.000 euro baino gehiagoko dibidenduak banatuko dizkio administrazio kontseiluari. Krisi koiuntural bat pasarazi nahi digute, estrukturala balitz bezala.
Gogora ekarri nahi genituzke Arantxa Tapiak 2017. urtean esan zituen adierazpenak, Burdinberri "4.0 Industriaren lehen mailan" zegoela eta "Kantauriko erlaitzaren erreferente" izango zela adierazi zuenean. Non dago hori guztia? Erakundeak inplikatzeko eta beste alde batera begiratzeariuzteko garaia da.
Langileek nahikoa dela esan digute eta ez daude kaleratzeak onartzeko prest. Hori ez da bidea. Gauzak horrela, enpresa-batzordeak bi lanuzte deitu ditu egoera salatzeko eta bi lankideak berriro onartzeko eskatzeko.
Lanuzteak otsailaren 11n eta 12an izango dira, goizeko 14: 00etan.
Lanuzteak otsailaren 11n eta 12an izango dira, goizeko 14: 00etan.