Arabako Ardogileak

LABek beste hitzarmen bat sinatu du CCOOrekin eta UGTrekin, baina ELA negoziaziotik kanpo utzita

2023/02/06
SEA patronalak, CCOOk, UGTk eta LABek Arabako Ardogileen hitzarmena adostu dute. SEArekin beste askotan gertatu den bezala, negoziazioan erabat baztertu dute ELA, ez dituztelako sindikatuaren aldarrikapenak aintzat hartu nahi. Hitzarmen horrek euskal gehiengo sindikalarekin bateraezina den aliantza sendotu du, ELAk urteetan defendatutakoa eta Estatuko sindikalismoaren alternatiba zena, negoziazio kolektiboan zuen exijentzia mailagatik eta politika neoliberalen aurka zegoelako.

ELAren ustez, LABek CCOOrekin eta UGTrekin bat egin izanak zeharo aldatu du egoera; izan ere, bi sindikatu horiek lan baldintzen estatalizazioa defendatzen dute, pentsioetan murrizketak adostu dituzte eta elkarrizketa soziala defendatzen dute. Hori gutxi balitz, euskararen normalizazioaren aurka daude.