Lan Ikuskaritzak berretsi egin du CIE Taldeak legez kontrako lagatzeak egin dituela Arabako lantokietan

2018/03/09
Lan ikuskaritzak otsailaren 15eko ebazpen baten bidez, Recytec, Gameko, Nova Recid eta CIE Mecauto enpresek beren lantokietan “legez kontrako lagatzeak” burutu izana ebatzi du, horretarako, SGE Quality Services enpresa erabiliz. Horrek 45 langilerengan izan du eragina SGEn kontratatuta egonik % 50 inguru gutxiagoko soldata izatea suposatu duelako CIEko lantokietan lan berdina egiteagatik eta CIE-rentzako bakarrik lan eginez.

ELAk uste du gertaturikoak frogatzen duela beste behin zerbitzuetako enpresak M.Rajoyk bultzaturiko erreforma laboralaren ondorioz ugaritu egiten direla, hartara, duten oinarri bakarra langileen esplotazioa izanik. Irmoki salatzen dugu CIE euskal multinazionalak horrelako enpresen erabilera egitea. Are eta larriagoa da egoera, jakinda iaz 215 miloi irabazi zituela multinazionalak.