Manifestazioa egin dute Laudion Tubacex enpresan izandako lan istripu hilgarria salatzeko

Tubacex-eko enpresa komiteak deituta, manifestazioa egin dute Tubacex enpresan izandako lan istripu hilgarria salatzeko. ELAk ere parte hartu du; familia eta senitartekoei doluminak eman eta istripua ikertzea eta gertatutakoaren arrazoiak eta erantzukizunak argitzeko deia egin du.
Kasu honetan, dirudienez, langilea barne formakuntza jaso zuen eta bi urte zeraman mantenimendu lanetan. Ez dugu ezagutzen zehazki ze formakuntza maila edo eskarmentua zeukan edo errekurtso prebentiboren bat bazegoen istripuaren unean, baina kontuan izan behar da lantegi honetan dagoen arrisku maila altua, erritmo bortitz eta presio handiaren ondorioz. Ozenki esan daikegu, ordea, lan istripu eta lan gaixotasun guztien atzean prekarietatea dagoela. Ez dago sektore edo enpresarik prekarietatetik aske dagoenik, lehiakortasunaz gehiago hitz egiten baita prebentzio legedia betetzeaz baino.
Uztailaren 5ean Laudio eta Amurrioko lantegiak eta aceria itxita egongo dira gertatutakoa salatzeko.