Osakidetza Araba

Langileek mehatxuak jaso dituzte

2023/02/15
ELAk Arabako Osakidetzako zuzendaritzari eskatu dio hobetu dezala Aguraingo (Araba) osasun zentroan eskaintzen den zerbitzua, zenbait erabiltzailek bertako langileak mehatxatzen dituztelako, besteak beste, itxaron zerrenda luzeak direla eta. Azken erasoa otsailaren 2an gertatu zen. Astean zehar luzatu ziren itxaron zerrenden eta hitzorduen ondorioz, hainbat erabiltzailek langileak mehatxatu zituzten. Horren ondorioz, kontsulta aretoak itxi behar izan zituzten lan bajengatik. Sindikatuaren esanetan, une kritikoa da, bai langileentzat, baita erabiltzaileentzat ere, langile faltak eta lan karga handiek zerbitzuaren kalitatea murriztu dutelako.