Langraiz Okako Tauxme enpresak berriz onartu du ELAko ordezkaria eta galdutako soldata eta kalte-galeretan 2.500 € ordaindu dizkio

2021/03/23
Frogatu egin da kaleratu zuten langilearen askatasun sindikala urratu zela, enpresan antolatzeagatik eta langileen eskubideen alde borrokatzeagatik zigortua.

2020ko apirilaren 29an, osasun-pandemiaren erdian, Tauxmek, Langraiz Okan (Araba), ELAko ordezkari sindikal izendatu berria kaleratu zuen, hark bere lan-errendimendua murriztu zuela argudiatuz, "askatasun sindikalerako eskubidearen urraketa argia ezkutatzen zuen baieztapen faltsu bat zen", azpimarratu du sindikatuak.

ELAk gaia epaitegietan eraman zuela eta kaleratua batzordeko kide hautatu zuten hauteskunde sindikalak egin eta urtebetera, Tauxmek langilea berriro hartu behar izan du, urtebeteko izapide-aldiko soldatak ordaindu behar izan ditu eta, aldi berean, langileari eragindako kalte-galerak aitortu behar izan dizkio, 2.500 euroko kalte-ordaina emanez.

Osasun-krisia hasi baino egun batzuk lehenago, ELAk ordezkari sindikal izendatu zuen langilea, eta, lehen aldiz, enpresako atal sindikala sortu zuen. Izendapen hori enpresari jakinarazi zitzaion. Delegatuak, besteak beste, martxoaren 26an egindako `Haserre Eguna' aldarrikapen-ekitaldian parte hartu zuen, ELAk, LABek, ESK-k eta euskal gehiengo sindikalak antolatua. Pandemia betean ekipamendu falta zela eta, langileek pairatzen zuten ziurgabetasuna salatzeko antolatu zuten ekimena.