ARABAKO LAUTADAKO KUADRILLA

Lanpostuak eguneratzeko eskatu dute, eskaintzen dituzten zerbitzuetara egokitzeko

2023/05/29
Arabako Lautadako Kuadrillako langileek berriro eskatu dute lanpostuak eguneratzeko herritarrei ematen dizkieten zerbitzuen arabera, haien eginkizunak, zereginak eta lan kargak herritarren egungo beharretara egokitzeko. Hala aldarrikatu dute bere egoitzaren aurrean egindako elkarretaratzean. Bertan salatute du ez dela aurrerapausorik eman negoziazioan. Kuadrilla 1994an sortu zen, eta harrezkero lanpostu berriak sortu dira inguruko zerbitzu publikoak emateko. Hala ere, sortu diren beharrak betetzeko funtzio berriak hartu diren arren, ez da lanpostuen baloraziorik egin. Horregatik, Kuadrillarako aurrekontua 2023an onartu zenean, ELAk idatziz eskatu zuen balorazio hori.

Martxoaz geroztik, hiru negoziazio bilera egin dira presidentearekin. Hala ere, Administrazioak ez du urrats nahikorikegin, beraz, ELAk uste du ez dagoela benetako konpromisorik eskatzen den balorazioa egiteko.

Gauzak horrela, sindikatuak Kuadrillako batzarreko kideei eskatu die gai horri modu errealean heltzeko, irtenbide bat bilatzeko eta, horrela, lanpostuak eguneratzeko, herritarrei ematen zaizkien zerbitzuetan oinarrituta.