Coliseé Miñano
Lanuzteak hasi dira Gasteizko erresidentzian

Gasteizko Coliseé Miñaoko langileak borrokan ari dira pairatzen dituzten baldintza eskasak hobetzeko eta egoiliarren arreta eta bizi kalitatea hobetzeko. Izan ere, enpresak soldata hobetuko zuela agindu zuen, egoitzaren eta Aldundiaren arteko II. Hitzarmen Markoa sinatu ondoren, eta horrek hobekuntza nabarmena ekarriko zien gerokultoreei. Hala ere, enpresak ez du igoerarik egin, eta are gehiago, plantillaren zenbait plus murriztu ditu. Langileek LGSren azpitik kobratzen jarraitzen dute, eta egoiliarren zaintza eta laguntza ez da behar besteko ona.
Langileak nekatuta daude lantokiko egunerokotasunean aurre egin beharreko presioarekin eta lan gainkargarekin, etengabeko langileen faltarekin, gehiegizko lanaldiekin, ataza anitzekin, lan gainkargekin...
Horregatik erabaki dute mobilizazioen dinamika berri bati ekitea: gaurko lehen lanuztearen ondoren, beste bi lanuzte egun egingo dituzte martxoaren 4an eta 13an.