Lanuzteak maiatzaren 6an Fibertecnicen, Aernnova taldeko enpresan

2021/05/05
Fibertecnic enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte maiatzaren 6an, duela hilabete eta erdi lortutako aurre-hitzarmena urratuz zuzendaritzak langile baten irteera behartu duela salatzeko. Enpresa Gasteizen kokatuta dago, eta Aernnova taldekoa da. Lanuzteak bi ordukoak izango dira txanda bakoitzean, 07:30etik 09:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Enpresak 170 langile ditu.

Datozen 5 urteetarako adostutako Hitzarmenaren aurreakordioak ERTE bat eta enpresak lanpostuak suntsitzeko neurri traumatikorik ez erabiltzea jasotzen zuen. Apirilaren 23an, Fibertecnic-eko zuzendaritzak Giza Baliabideen Saileko lankide bati jakinarazi zion lanpostu bat soberan zegoela eta bere lanpostua beste sail bateko beste pertsona batek beteko zuela. Enpresa Batzordearen ustez, duela hilabete eta erdi eskas hitzartutako "bake sozialetik" oso urrun dagoen jarduera da bere lanpostuan 22 urte zeramatzan lankide baten irteera behartzea.