Euskaltel Araba

Lau denden greba bertan behera, akordioa lortu ostean

2023/09/26
ELAk akordioa lortu du Euskaltelek Araban dituenlau dendetan (Xentia Customer Services enpresak kudeatzen ditu). Akordio horren arabera, % 24ko soldata igoera izango dute hasteko, eta igoerak hurrengo lau urteetarako KPIren erreferentziekin egingo dira. Horrela, 2008tik jasandako soldata izozteari amaiera emango zaio, eta langileen egungo lan baldintzak hobetuko dira, aho batez berretsi baitzuten akordioa. Horrenbestez, bertan behera geratzen da irailaren 26rako eta 27rako aurreikusitako greba.

Akordioaren edukiak:

  • 2023. urtea: % 24ko soldata igoera 2023ko irailaren 1etik aurrera.
  • Ia 4000 €-ko ordainsari ez finkagarria langile bakoitzari.
  • 2024-2028: KPIari lotutako soldata igoerak.
  • Ultraaktibitatearen klausula.
  • Funtsezko aldaketen aurrean blindatzea.
  • Abuztuko larunbatetako lana erregularizatzea.