Lehen enpresa-hitzarmena sinatu da Aernnova Engineeringen
Hobekuntza horien artean, soldata-igoerak, lanaldi-murrizketa, telelanerako eta deskonexio digitalarako eskubidea daude, baita lan-erreformaren aurkako blindajeak ere. ELAk positibotzat jo du lortutako akordioa, eta hobekuntza horiek are garrantzitsuagoak direla azpimarratu du, kontuan hartzen bada Aernnova enpresak urteak daramatzala baldintzak eta eskubideak murrizteko apustu sendoa egiten.
Akordioak jasotzen du:
• Soldata parekatzea eta kolektibo prekarioenentzako igoera lineala. Helburuen ordainsaria ere lortu da soldatan sartuta ez zutenentzat.
• KPIari lotutako igoerak plantilla osoarentzat.
• 16 urteko lanaldi-murrizketa hitzarmenaren indarraldiko azken urterako (2022-2025).
• Deskonexio digitaleko eta telelaneko eskubideak.
• Lan-erreformen aurkako blindaje-klausulak.
ELAk langileen borroka nabarmendu du, beren eskubideen eta hitzarmenaren alde kalera atera baitira, etorkizunean aurrera egiten jarraitzeko oinarriak ezartzen dituen akordio hau lortu arte.