ARABAKO SALGAIEN GARRAIOA
Lehen greba egun arrakastatsua patronalak negoziazio mahaia blokeatzen duela salatzeko
Sektore horretako langileak, pandemian zehar, txalotu bai, baina euren lan baldintzak izoztuta daude 2020tik. Azken urteotan, erosketa saskiak modu kezkagarrian garestitzen joan direla ikusi dute, eta haien soldatak, berriz, 2019koaren pareko jarraitzen dute.
Bitartean, pandemiaren ondoren eta normaltasunera itzulita, negoziatu ere egin nahi ez zuen patronalarekin batekin topatu dira langileak. Patronala ez zen bileretara agertzen, eta salaketa judizial baten ondoren bakarrik onartu du negoziatzera esertzea. Baina kontua da negoziazio mahaira demanda judizial hori saihesteko asmoz bakarrik doala patronala, Arabako salgaien garraioaren sektoreko langileen lan baldintzak hobetuko dituen akordio bat lortzeko inolako asmorik gabe.
Horregatik guztiagatik, ELA, UGT, CCOO eta LABek bederatzi greba egun deitu dituzte. Sindikatuek dei egiten diete sektoreak eragindako pertsona guztiei grebetan eta mobilizazioetan parte hartzera.