GXO Logistics (Gasteiz)
Lehen greba egunak ekoizpena gelditu du
Erregulazio Espedientearen berri izan zuenean, ELAk neurri koiunturalak hartzeko eskatu zuen, GXOren bezeroetako baten galera beste bezero berri batzuekin konpentsa zitekeela ulertuta, enpresa honetan lehenago gertatu den bezala. Sindilatuak hasieratik baztertu zituen planteatzen diren kaleratze traumatikoak. Zuzendaritzarekin egindako lehen bileretan ez da zehaztu 14 pertsona kaleratzearen ordezko neurririk, legez aurreikusitako arrazoi objektiboengatiko kalte ordainekin.
Era berean, langileek soldatak eguneratzea eta atzerapenak ordaintzea eskatzen dute, 2019tik soldatetan islatu ez diren KPIaren igoeretan oinarrituta. Halaber, langile bakoitzaren antzinatasuna lanera sartu ziren lehen egunetik aitortzeko eta dagokion plusa ordaintzeko eskatu dute.