Lehen lanuztea Burdinberrin, Gasteizen, kaleratutako bi lankide berriz onar ditzaten

2021/02/11
ELAk "bidegabetzat eta justifikaziorik gabekotzat" jo ditu zuzendaritzak egindako kaleratzeak, egiturazko krisia argudiatuta, eta gogorarazi du enpresak 4,8 milioi euroko superabit metatua sortu zuela 2017-2019 urteetan. Hurrengo lanuztea otsailaren 12an izango da, 12:00etatik 14:00etara.

Lehenengo lanuztea izan da gaur Burdinberrin (Gasteiz), sektore aeronautikoko enpresan, 25 urte baino gehiago dituzten bi lankide kaleratu ostean, zuzendaritzak egiturazko krisia duela argudiatuta.

ELAk gogorarazi du kaleratzeak "bidegabeak eta justifikaziorik gabekoak" direla, "Egoera ekonomiko koiuntural batean oinarrituta daudelako". Burdinberrik 4,8 milioi euroko superabit metatua sortu zuen 2017-2019 ekitaldietan. Horrez gain, 2018an eta 2019an 350.000 euro baino gehiagoko dibidenduak banatuko dizkio administrazio kontseiluari. "Krisi koiuntural bat pasarazi nahi digute argi eta garbi, estrukturala balitz bezala", azpimarratu dute.

Hurrengo lanuztea otsailaren 12an izango da, 12:00etatik 14:00etara.