Lehenengo greba eguna arrakastasua Aernnova Aeroestructura Alavan

Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzako Industria sailarekin batu dira eta Batzordeari jakinarazi zaio nahi badute mediazio moduan sar daitezkeela. Hori bai, inongo bermerik eman gabe eta inongo konpromisorik eman gabe. Entzun dute guk esan beharrekoa eta horren aurrean ez dute ezer gehiago esan. Gogoratu behar dugu 7 milioi euro eman dizkiola Eusko Jaurlaritzak azken urteetan Aernnova taldeari.
Bitartean, langileak Eusko Jaurlaritza kanpoan kontzentratu dira eta asanblada bat egin dute. Ondoren manifestaldia abiatu dute Andra Mari Zuriaren plazaraino, Arabako Diputaziotik pasata, hauek ere beren ardura daukate-eta, eta konpromisorik hartu gabe jarraitzen dute.
"Bai Eusko Jaurlaritzari,baina Diputazioari ere, beren ardurak hartzeko eskatzen diegu, eta, bien bitartean alderdi politikoekin bilera egiten ari gara, presio gehiago sartzeko. Ikusita gaurko greba egunaren erantzun positibioa, hemendik aurrera, indartu egingo dugu borroka. Ez dugu Kaleratzerik onartuko, Aernnovan ez dago inor soberan!" adierazi dute bozeramaileek manifestazioaren amaieran.