Linamarreko langileek mobilizazioekin jarraitzen dute enpresak inposatu nahi duen prekarizazioren aurka

2022/04/05
ELAk salatu du Linamarrek (Uribesalgo zena), Ali-Gobeon (Gasteiz) dagoen 66 langileko enpresak, plantillaren lan baldintzak prekarizatu nahi dituela. Hitzarmenaren egungo negoziazioan planteatutako atzerapausoen artean, lanaldia zortzi ordu eta erditik zazpi ordu eta erdira aldatzea proposatu du, enpresak malgutasun osoz bere eskura lan ordu poltsa bat sortzeko. Soldatak izoztea ere proposatu du, ordainsari ez finkagarri baten truke. Batzordeak eta langileek mobilizazioak hasi dituzte enpresan aberastasuna behar bezala banatzeko eta eskubiderik ez galtzeko. Mobilizazioak astelehenean, martxoaren 28an, hasi ziren, eta, oraingoz, ostiralera arte, apirilaren 8ra arte, jarraituko dute. Batzordeak eta langileek iragarri dute enpresak jarrera horrekin jarraitzen badu, mobilizazio gehiago deituko dituztela.

Sindikatuak azpimarratu duenez, galdaketarako moldeak eta tresnak egiten dituen enpresa honek etekin handiak lortu ditu beti, eta, beraz, ez dago arazorik jendearen lan baldintzak hobetzeko. Hala ere, Linamar Tooling Spain sartu zenetik, Uribesalgo zaharreko langileen egoera izugarri aldatu da baldintzak prekarizatzera bideratutako proposamenekin, kaleratzeekin eta langileen presioekin batera.