Lan heriotzen sarraskia salatu dute sindikatuek Arabako Foru Aldundiaren aurrean

2021/09/08
ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta Hiruk elkarretaratzea egin dute Arabako Foru Aldundiaren aurrean, Gasteizen, irailaren 6an Zanbranan (Araba), Contrachapados Archena (Castello) enpresan izandako lan heriotza salatzeko.

Sindikatuek azpimarratu dute premiazkoa dela langileek gaur egun pairatzen duten prekaritateari aurre egitea, are gehiago basogintzan, dagoeneko 4 heriotza izan baitira sektore horretan. Pairatzen dituzten lan baldintza gogorrei "erakunde publikoen utzikeria gehitu behar zaie, lan istripuak eragiten dituzten baldintzak ezarriz".

Langilea zuhaitzak mozten ari zela gertatu zen istripua. Heriotza berri honekin, 44 dira hildakoak Euskal Herrian 2021ean, laugarrena Araban.