ELKARTASUNA PALESTINAREKIN
ELAk bat egiten du Maccabi Tel Aviv boikoteatzeko BDZk eta Indar Baskoniak egindako deiarekin

Egoera salatzeko asmoz Indar Baskoniak eta BDZ Arabak atzo goizean prentsaurrekoa burutu zuten. Deitzaileen arabera "Tel Aviveko Maccabi saski baloi taldea Israelgo estatuko kirol ordezkaririk gorenena" da, eta genozidioa aurrera burututzen ari den egoera honetan (azken lau hilabetetan 26.500 palestinar erail dituzte, horietatik 13.000tik gora umeak) onartezina da "ustezko normaltasun irudi kalkulatua ematea".
Honen aurrean plataformek eskakizun bereziak egin dituzte. Batetik Baskonia klubari eta erankundeei (EJ, Foru Aldundia eta Udala) : pabilloi barrura ikur legalak sartzen uztea, hala nola Palestinako bandera eta ez ditzatela zigortu zilegiak zein legalak diren jokabideak ere azpimarratu zaie. Bestetik, Gasteizko Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoei, ez dezatela normaltasunez onartu guztiz anormala den egoera bat eskatu ez ezik egoera hau publiko egitea eta arbudiatzeko ere demandatzen zaie. Prentsako hedabideei, zurruntasun profesionalez aritzeko esan zaie. Azkenik, Baskoniako zaletuei zein Gasteizko herritarrei, partida hasi ondoren 5.minutura arte ez sartzeko, Maccabiko jokalariek balioa esku artean dutenean "Genozidioa" oihukatzeko eta Palestinako zein Hego Afrikako banderak erakusteko eskatu zaie.