Maiatzaren 21ean Gasteizko Eskubide Sozialen Kartak World Kafe bat antolatu du
2025/05/19

Maiatzaren 21ean, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan Burullerias enparantzan Gasteizko Eskubide Sozialen Kartak hiriko hainbat eragileekin batera World Kafe metodologia parte-hartzailearen saio bat burutuko du.
Saioan gerra, oldarri erreakzionarioa eta migrazio politikak izango dira hizpide, eta metodologia parte-hartzailearen eskutik, testuinguruaren irakurketa anitzak zein bateratuak egitea izango da helburua.