Martxoan Covid 19agatik instalazioak gelditu ziren bi egunak ordaindu beharko ditu TUBACEXek

2020/11/12
Joan den martxoaren 16an, pandemia eta alarma egoera bete-betean zeudela, TUBACEXeko langileek ikusi zuten beraien 3 lantokietan (Laudion eta Amurrion) ez zirela gutxieneko segurtasun-baldintzak betetzen Covid19a zela eta. Enpresako zuzendaritzak ez zituen beharrezko prebentzio-neurriak hartu, nahiz eta enpresa-batzordeak martxoaren 11tik hala eskatu.

Gabezia horien ondorioz, langileen osasuna zaintzeko ekimena hartu zuen Batzordeak, eta ekoizpena geldiarazi zuen martxoaren 17an eta 18an, berehalako arrisku larria kontuan hartuta.Lan Ikuskaritzak, egoera egiaztatzeko lantokietara joan ere egin ez arren, ez zituen Enpresa Batzordearen arrazoiak onartu; hala ere, presio sindikalari esker, hurrengo egunetarako prebentzio-neurriak hobetzea lortu zen.

Apirilean, enpresak, enpresa batzordearen fede txarra argudiatuz, instalazioak geldiarazi ziren bi egunak deskontatu zizkien langileei. Erabaki guztiz bidegabea zen. Horren ondorioz, enpresa erabaki horren aurkako errekurtsoa jarri zuen enpresa batzordeak.Enpresa batzordeak Gasteizko Lan Arloko Epaitegian errekurritu zuen deskontua, eta hark, azaroaren 4ko epaian, enpresaren erabakia baliogabetzat jo du. Epaileak uste du Batzordeak Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 24. artikuluan ezarritakoa errespetatuz jardun zuela.

ELAtik bat dator epailearen epaiarekin, eta TUBACEXen jokabide arduragabea gogoratu eta gaitzetsi nahi dugu, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin aurrera eramana, joan den martxoko pandemiaren unerik latzenetan.