Media Markt denda zabaltzen du 1go faseko arauak urratzen

2020/05/12
Maiatzaren 11a, EAEn 1 Faseko lehen eguna izan zen eta Media Markt, bere ateak ireki zituen horretarako baimana izan gabe salatu du ELAk.

Gaur egun dagoen legedia, 1go fasean, gune kometzialak itxitak egon behar dutela dio, salbu,  kaletik zuzenean sarrera duten dendak, baita ere  400M2 ko baino denda txikiagoak zabaldu daitezke aurreko hitzordua izan gabe, beti ere segurtasun distantziak eta arauak betetzen baldin badira.

Kasu honetan Gasteizen Boulevard barruan dagoen Media Markt dendak, ez ditu baldintza hauek betetzen, sarrera Boulevard-eko galeriatik egiten delako, espazio horretan, ez dira segurtasun baldintzak kontrolatzen eta betetzen . 

Horregatik astelehen honetan Media Markt enpresako komiteak bertara lekuratu zen eta Ertzaina deitu ondoren, denda itxiarazi zuten. Ordu batzuk beranduago berriro zabaldu egin zuten.