Mercedes-Benzek soldata-plusen batez bestekoa sartu beharko du oporretako ordainsarian

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salak atzera bota du Mercedes-Benzek aurkeztutako helegitea, eta berretsi egin du Gasteizko Epaitegiak irailean emandako epaia; epai horren bidez, enpresa kondenatzen zen langileei oporretako plusak ordaintzera, ELAk eskatu bezala. Plusak honako hauek dira: larunbat eta jaiegunetako lana, produkzio-larunbatekoa eta prestasun-plusa.
ELAren iritziz, epai garrantzitsua da, eta ordutegi-malgutasun izugarria duen langile guztiei eragiten die. Horren adibide da 2021eko ekoizpena urtarrilaren 4an hasi zela eta hilabete honetako larunbat guztietan lan egingo dela. Guztira, 23 eguneko ekoizpena izango da. Abenduak 17an, aldiz, ekoizpena bertan behera geratu zen eta behin-behineko langile gehienak kaleratu zituzten.
Mercedes-Benzeko langileen lan baldintzen urraketa eta eraso guztiak salatzen jarraituko duela ziurtatu du sindikatuak.