Mercedes: etekinak akziodunentzat, kalte eta nekeak langileentzat

2018/10/04
Mercedesek Gasteizko lantegian hamar egunez ekoizpena gelditzea eta bost astez gaueko txanda bertan behera uztea erabaki du. Dieselaren krisiaren aitzakiapean, enpresak erabaki larria hartu du: bere jarduera hamar egunez gelditzea eta bost astez gitxienez bere gaueko lan txandak ezabatzea; beste modu batera esanda, furgoneta gutxiago ekoiztea erabaki du. . Hortaz, oraingoan ere Mercedesen lan egiten dutenek ordainduko dute egoera hau. Batzuek bahitutako lanorduak datorren urteko larunbatetan egin beharko dituzte; ebentualak ere, soldata-eskala bikoitza eta hirukoitza pairatzeaz gainera, etxera bidaliko dituzte iruzurrean oinarritutako kontratuak izan arren. Gerta liteke finikito negatiboak ere jasotzea, orduak zorretan dituztelako.

Mercedesek Gasteizko lantegiani urrian, azaroan eta abenduan lanegunak indargabetzeko asmoa duela eta, ELAk honakoa adierazi nahi du:

  • Erabakiaren oinarrian ez dago arrazoi produktiborik; gure iritziz automobilgintzako enpresek presio politikoa eragin nahi diete administrazioei, hauek ibilgailuen erosketa susta dezaten.

  • Gasteizko lantegian aurten 147.000 ibilgailu egingo dira (soilik produkzio marka baino 3.000 gutxiago).

  • Enpresak nahieran baliatzen du lan hitzarmenak ematen dion malgutasun aukera izugarria, bitartean ez duelarik betetzen aldi baterako kontratuetan legea. Lan ikuskaritzak eta auzitegiek egiaztatu dute aldi baterako kontratua duten langileek eginkizun estrukturalak betetzen dituztela, eta, horrenbestez, beren kontratua mugagabea izan beharko litzatekeela.

  • Oraingoan ere Mercedesen lan egiten dutenek ordainduko dute egoera. Batzuk bahitutako lanorduak datorren urteko larunbatetan egin beharko dituzte. Ebentualek ere, soldata-eskala bikoitza eta hirukoitza pairatzeaz gainera, etxera bidaliko dituzte iruzurrean oinarritutako kontratuak izan arren; gerta liteke ere finikito negatiboak jasotzea, orduak zorretan dituztelako.

Gainera, neurri hauek guztiak gertatzen diren bitartean, enplegu-erregulazio espedientea ezartzeko mehatxua etengabekoa da. Azkenik, ELAk nabarmendu nahi du bide juridikotik zein sindikaletik egingo diola aurre enpresaren zuzendaritzari, honek abusuren bat egin nahi duenean edota lan legedia urratzen duenean.