Mercedesek, 14 positibo eta 300 pertsona isolamenduan izanda, ERTEa proposatu du Alarma Egoera amaitu arte

Albiste honen ondoren eta Euskal Herriko gizarte osoa eta bereziki Gasteizko herritarrak bizitzen ari diren testuinguruaren barruan, ELAtik ulertzen dugu enpresaren erabakiaren eta puntu honetara eraman gaituzten arrazoien irakurketa pausatua egin behar dela.
Ezin dugu ahaztu Gasteiz gaixotasunaren komunitate-transmisioaren fokua dela, eta, gaur egun, ERTEk Mercedesen duen memoriak berak aitortzen du langileen artean 14 positibo daudela baieztatuta, eta 300 langile baino gehiago daudela nahitaezko isolamenduan beren etxeetan.
ELAk zorionak eman nahi dizkie langileei eta enpresa-batzordeari, osasunaren aurkako arrisku-egoera horren aurrean izan zuten jarrera eredugarriagatik; izan ere, bere aldarrikapen baketsuaren ondorioz, enpresak egoeraren berri izan zuen, bai eta kutsatutako pertsona gehiago ez arriskatzeko beharra ere. Mercedesen ohiko jarduerari eutsi izan baliote, zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak nahi zuten bezala, zenbat pertsona gehiago egongo lirateke orain Gasteizen kutsatuta? Ez dago ispilu duinagorik langileena baino, bizitza edozein interes ekonomikoren gainetik jarriz, hain zuzen ere enpresak aurreko egunetan helarazi zuen mezuaren kontrakoa.
Martxoaren 24ko bileran enpresak bere frustrazio guztia plantillan irauli du, ezinbesteko ERTEren proposamen bat mahai gainean jarriz, legediaren gainetik inolako bermerik eta babesik gabe, eta kutsatutakoen aurkako oinarrizko babes-neurriak betetzeko ezintasunaren ebidentzia esplizituki aitortzera iritsi gabe. Bereziki lotsagarria da hau bezalako etekin estratosferikoak dituen enpresa batek ez laguntzea bizi dugun testuinguruan langile klasea geratzen den babesgabetasun egoerarekin.
Oso egun asaldatuak bizi ditugu, eta inor ez geunden prestatuta egun horietarako, eta, gainera, zoritxarrez, frustrazio eta haserre handiz joan behar dugu politikarien eta ugazaben arduradunen adierazpenetara. Adierazpen horien mezuak kezka bakarra adierazten du: onura ekonomikoa eta are premia-egoera baten aprobetxamendua. Bada garaia Mercedesek eta gainerako enpresek eredu bat eman dezaten eta benetako kezka adieraz dezaten gaur egun garrantzitsua denaren inguruan: gizartearen parte garen pertsonen osasuna eta ongizatea. Zentzu horretan, enpresari interpelazioa egiten diogu, bere jarreran atzera egingo duelakoan, bere arduragabekeria onartuko duelakoan, langileei gizarteari bidalitako mezu kolektiboa eskertu eta helburu nagusia langileak babestea duten neurriak ezarriko dituelakoan.