Mercedesek geldirik jarraituko du datorren astean

ELAk ez du zalantzan jartzen munduan hornidura falta dagoenik, eta horrek eragina duela automobilaren industrian; ondorioz, baita Gasteizko instalazioan ere. Hala ere, sindikatuak ikuspegi kritikoa du Mercedesen eta, beraz, gainerako enpresetan gertatzen ari den guztiaren inguruan. “Aspalditik jakina zen mikrotxip falta zegoela, baina enpresaren zuzendaritzak ez zuen ezer egin. Are gehiago, konpainia gehienek produkzio arazoak zituzten bitartean, Mercedesen egunak aktibatzen ziren urtarrilerako, gaueko txandaren ordutegia zabaltzen zen, eta larunbat askotan ere lan egin zen produkzioa handitu zedin”, salatu du.
Sindikatuak uste du enpresa une oro ari dela denborak eta neurriak kontrolatzen, langileen egoera kontuan hartu gabe; are gehiago ikusita nola sinatu zuen, ia negoziatu gabe, ABEE bat ELA parte ez zen batzordearen gehiengo batekin.
Sindikatuak berretsi du alternatibak badaudela, eta garaiz hartu ezean, benetako arazoak sor daitezke etorkizunean langileentzat.