Mercedesek kaleratutako 4 langileak berriz onartu ditu, enpresa batzordearen presioari esker

2021/11/03
Enpresa Batzordearen presioari esker (ELA, UGT, LAB, CCOO, ESK eta PIM), Mercedesek ITT sailean kaleratutako 4 pertsonak berriz onartu behar izan ditu. Mercedeseko zuzendaritzak atzera egin du eta ITT sailean kaleratutako lau pertsonak berriro onartu ditu. Kaleratzeen protokoloa abian jartzen den bigarren aldia da.

Lehenengo aldian, kaleratutako pertsona batzuek enpresarekin akordio batera iristea erabaki zuten; beste batek bide judizialetik aurrera egitea erabaki zuen, eta han arrazoia eman zioten; beraz, berriz onartu behar izan zuten. Oraingo honetan ez da horren beharrik izan eta, azkenean, gaia lehenago konpondu ahal izan da.

ELA, UGT, LAB, CCOO, ESK eta PIM sindikatuek azpimarratu dutenez, txalogarria da Mercedeseko kide guztiek kaleratuei erakutsitako elkartasuna, enpatia, babesa eta konpromisoa.

Ordezkaritzaren % 90 duten sindikatuek azpimarratu dutenez, espero dute etorkizunean enpresak inposizioak baztertzea eta sindikatuak kontuan hartzea horrelako egoerak konpontzeko.