LEAR CORPORATION (GASTEIZ)

Mercedeseko azpikontratako langileek subrogazioa sinatu dute enplegatzaile berriarekin 40 bat langileren lanpostuei eusteko

2024/11/29
Lear Corporation enpresako langileek, Mercedesen azpikontratak, subrogazio akordioa lortu du Serveo enpresarekin, bera izango baita enplegatzaile berria. Sinadura horri esker, furgoneten atzeko eserlekuen muntaketaz eta sekuentziazioaz arduratzen den Mercedes Benzen hornitzailearen plantillak 40 langile ingururen lanpostuak mantentzea bermatu du datozen urteetarako.

Subrogatzeko eskubidea ez dago jasota Arabako metalaren sektoreko hitzarmenean. Hain zuzen horregatik, ELAk ez zuen akordio hori sinatu. Bada, orain, ELAk (2 ordezkari) eta UGTk (ordezkari bat) subrogazioa lortu dute, mobilizazioei esker.