Mercedeseko grebak arrakasta handia izan du: ekoizpeneko langileen %95 batu da

2022/06/22
Mercedesek Gasteizen lehen greba egunak arrakasta handia izan du, ekoizpeneko plantillaren % 95 baino gehiago gelditu baita. Mezua modu bakarrean uler daiteke: langileek hitzarmen duina, blindatua eta murrizketarik gabea merezi dute, eta hori oso urrun dago enpresak eta Eusko Jaurlaritzak argitara eman dutenetik.

ELAk azpimarratu du jarraipen masibo horrek erabateko arbuioa da enpresak negoziazio osoan duen jarreraren aurrean, bereziki malgutasuna seigarren gau batez zabaltzeko asmoari dagokionez. Plantillak oso argi utzi du ez duela malgutasun gehiagorik onartuko bere familia eta bizitza bateragarri egiteak okerrera egin dezan, etekinak handitzearen truke.

Langileak prest daude ekoizpena handitzeko, baina baldintza onetan enplegua sortzen duten formulekin. Gogoan izan behar da Gasteizko Mercedesek ekoizpen errekorrak markatzen jarraitzen duela kalitate maila inbidiagarriarekin eta Mercedes taldean erreferentea den lan egiteko modu batekin.