Mobilizazioak Arabako Esku-hartze Sozialean, patronalaren blokeoaren aurrean

2022/04/20
ELAk, CCOOk, LABek, ESK-k eta UGTk Arabako Esku hartze Sozialeko langileei apirilaren 26an mobilizatzeko deia egin diete, ia urte eta erdiko negoziazioen ondoren, 1.000 langile baino gehiagoren erosahalmena bermatuko duen soldata igoera eta lan baldintzen hobekuntzak jasoko dituen hitzarmen baten alde. Sindikatuek salatu dutenez, patronalak negoziazioa blokeatzen jarraitzen du, erakundeen finantzaketa aitzakiatzat hartuta, eta KPIari lotutako igoera batek elkarte askoren amaiera ekarriko lukeela argudiatuta. Sindikatuak, ordea, ez daude ados argudio horiekin.

Horregatik, sektore osoari dei egiten diote apirilaren 26an, 10:00etan, Eusko Jaurlaritzaren aurrean mobilizatzeko.