Mobilizazioak Eurocam Vehiculos Industriales ordezkari baten kaleratzea salatzeko

2021/04/27
Gasteizko Eurocam Vehiculos Industriales enpresako langileek elkarretaratzea egin dute enpresako bulegoen aurrean, eta kaleratutako ELAko ordezkaria berriz hartzeko eskatu dute. Zuzendaritzak langileak beldurtu nahi ditu ordezkari sindikalaren kaleratzearekin. Halaber, mobilizazioekin jarraitzeko asmoa agertu dute, lankidea berriro onartu arte.