Osakidetzak isuna ezarri dio Altan Bernedori hitzartutako botikak entregatu ez dituelako

2022/01/25
Greban dauden enpresa honetako langileek Gasteizko Santiago ospitale aurrean egin dute elkarretaratzea. Hilaren 27an berriro egingo dute agerraldia Txagorritxu ospitalearen aurrean

Arabako Altan Bernedo lantegiko beharginek, zeintzuk azarotik hona greban dauden, Gasteizko Santiago ospitale aurrean bilkura egin dute Osakidetzak enpresari ezarri dion isunaren berri emateko; izan ere, enpresak ez baititu hitzartutako sendagaiak hornitu.

Grebak jarraipen zabala du lantaldean: produkzioko, I+G+B, mantentze lanetako, biltegiko eta kalitateko finkoen %100. Behin behineko langileen artean ere badira greban daudenak.

Lan baldintzak hobetzeko greba medio, enpresak Osakidetzari honek eskatutako botikak ezin izan dizkio hornitu, eta isun handi bat jaso du baldintza-agiriak bete ez dituelako. Beraz, enpresa kontratuak ez betetzeko eta zigorrak jasotzeko prest dago, baina ez gatazkari aterabide bat emateko.

Gogoratu beharra dago pandemia betean ere langileek ez dutela etenik egin eta gogotik saitu direla, baina enpresak hau ez du lan baldintzetan islatzerik nahi. Grebak aurrera darrai eta sendagaiak eskas izan litezke enpresa tematuta dagoelako, ez duelako negoziazio seriorik egin nahi; enpresak aurre egin diezaieke grebalarien eskariei.

Bitartean, langileek ez dute zalantzarik; enpresa-batzordeak (ELA 6, LAB 3) borrokari eutsiko dio harik eta Enpresa-Ituna KPIaren araberako igoerak jasoko dituen hitzarmen bihurtu arte, izan ere, ez baitute ontzat emango lan baldintzak okertzerik, ez eta Kimikako estatuko Hitzarmena ere, honek haien egoera okertu besterik ez baitu egiten.