HITZALDIA GASTEIZEN

ELAk Europar Batasunaren estrategia belizista gaitzetsi du

2025/03/24
ELA Europar Batasunaren estrategia belizistaren aurka agertu da Amarika aretoan, Gasteizen, `Alternatiba sindikalak, industria militarreko langileak´ lelopean egindako hitzaldian. Bertan izan dira LAB eta ESK ere. Solasaldian, industria birmoldaketari, langile klasearen erantzukizunari, Eusko Jaurlaritzaren zereginari eta industria politikei buruz hausnartu dute, baita ordezkari politikoen diskurtsoaren eta estrategia belizistaren gorakadari eta normalizazioari buruz ere, besteak beste.

ELAk gogor gaitzetsi du estrategia belizista, "kapitalismo mota berri hau bakearen, berdintasunaren, aberastasunaren banaketaren eta hainbeste defendatzen dugun justizia sozialaren aurkakoa baita".