Otsailaren 3tik greban dauden Araiako Ferrovialeko langileek hobekuntzak exijitu dituzte hitzarmenean

2021/02/04
Michelinek bere logistika lanak egiteko Araban duen enpresa honetako langileek lan baldintza okerragoak dituzte, lan egiten duten enpresa nagusietan dituztenenekin alderatuta.

Michelinek Araian (Araba) logistika lanak egiteko duen Ferrovial enpresako langileek salatu dutenez, euren lan baldintza ekonomikoak lan egiten duten enpresa nagusietan dituztenen oso azpitik daude.

Gainera, laneko osasunaren prebentzio eza pairatzen dutela azpimarratu dute. Otsailaren 3tik greba mugagabean dira langile guztien lan-baldintzak hobetu daitezen exijitzeko, haien txanda edozein dela ere. Hitzarmena 2019ko abenduaren 31n amaitu zen. Ferrovialek 90 langile ditu.