ARABAKO ELIKAGAIEN MERKATARITZA
Patronalak, CCOOk eta UGTk lortu duten aurreakordioa ez da nahikoa

ELAk, sektorean ordezkaritza handiena duen sindikatua izanik, frustrazio askorekin ikusten du edukiak azkenean hauek izango direla, sektore horretako emakume langileak lan karga handia eta lan baldintza kaskarrak pairatzen dutelarik.
Sinadura horrekin, langileek lan-baldintza erregresiboak izango dituzte, galera erosteko ahalmena, lanaldiaren eguneraketa hutsala eta hitzarmen orokor bat sektoreko plantillen eskakizunei eta beharrei ez dagokiena.
Mahai hori 2020ko otsailetik zegoen irekita, eta itxi egingo da, hiru urte pasa eta gero, baldintza okerretan eta azaroaren 30eko greba orokor feministaren atarian. Sektoreko euren beharrak lehenengo lerroan jartzen dituen sindikalismo bat behar dute, berme eta lan baldintza hobeagoekin.
Hauek dira aurreakordioan agertzen diren baldintzak:
• Lanaldia: 1754 ordu 2023rako eta 1746 ordu 2024rako
• Soldatak:
2020, 2021 eta 2022:850 euro, horietatik 600 bakarrik dira finkagarriak.
2023: % 6
2024: % 3,5.
KPIa eguneratu gabe indarraldia amaitzean