Pertsona bat epaitu dute Gasteizen 2020ko urtarrilaren 30eko greba orokorraren harira

2021/06/02
Ekainaren 2an pertsona bat epaitu dute Gasteizen, 2020ko urtarrilaren 30ean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba orokorraren harira. Lagun hori ez zuten identifikatu, ezta atxilotu ere egun horretan, baino 18 hilabeteko kartzela-zigorra eta kalte-ordaina eskatzen diote. Atxilotutako lagunari elkartasuna adierazteko Euskal Herriko Eskubide Sozialen aldeko Kartak pertsona horren absoluzioa eskatu du, eta irmoki salatzen du errepresioa eta askatasun politikoen aurkako epaiketa honek dakarren eraso larria.

Epaiketaren hasierarekin bat eginez, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta elkarretaratzea egin da epaitegiaren aurrean. Ekimen honen ordezkariek azpimarratu dutenez, “azken hilabeteotan grebalarien aurka jaso ditugun isunak salatzeko elkartu gara. Ez da onargarria aldaketa soziala kriminalizatzeko saiakera berri hau. Gure lan eta bizi baldintzak pobretu eta prekarizatzen dituztenek etxean, ixilik eta sumiso nahi gaituzte. Ez da onargarria eskubide sozialen alde dauden herritarrak zigortzea, kapitala pertsonen bizitzaren gainetik jartzen dituztenekin akordioak egiten diren bitartean”.