KOLONBIA

"Petroren Gobernua salba dezagun" lelopean Hegoak plataforma mobilizazioak deitu ditu Gasteiz eta Bilbon

2023/06/07
ELA sindikatua parte den plataformaren arabera lesgilazioaren hasieratik gobernuak jazarpena jaso du Kolonbiako burgesiaren zein eskuinaren eskutik. Erasoa ez da soilik hedabideetan argitaratzen diren notizia faltsuen bitartez gorpuztu baizik eta erabaki judizialen bitartez ere. Plataformaren arabera, "estatu-kolpe bigun" batean aurrean gaude.

Eragileen konglomerazioa azaldu bezala Petro eta Francia Marquezen gobernua defendatu beharra dago, eskubideak bermatu daitezen, eraldaketa soziala posiblea izan dezan.

Honekin guztiarekin, aipatu bezala mobilizazioak burutuko dira gaur, ekainaren 7an, Bilbon 19etan Arriaga plazan eta bihar,ekainaren 8an, Gasteizen 19etan Correos plazan.