Pobrezia energetikoaren inguruko hausnarketa egin zuen atzo Gasteizko Karta Sozialak

Hitzaldira 40 bat pertsona hurbildu ziren eta han 4 hizlari entzuteko aukera izan zuten. Batetik, Derecho a techo- Inor ez kale gorrian plataformatik Iñigo Anteparak, bizitzaren garestitzearen inguruan hitz egin zuena, bestetik, Araba Biziriketik, Iñigo Lezak, energiaren oligopolioaren inguruan zenbait ikuspuntu azaleratu zituen, ondoren, Estitxu Villamor, aztarna ekologikoaren baitan egindako azterketa aurkeztu zuen eta bukatzeko, Pilar Hernandezek, ONEKAko kidea, pobrezia energetikoaren inguruan datu esanguratsuak bota zituen.
Hau guztia, azaroaren 19an Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo diren manifestazioak bultzatzeko dinamikaren baitan kokatzen da. Gasteizen eguerdiko 12etan Artiumetik aterako dena.
Egun honetako aldarrikapenak besteak beste, hauek dira:
- Langileon lana duindu
- Energiarako eskubidea eta trantsizio ekologikoa
- Zerbitzu publikoen defentsa
- Oinarrizko eskubide eta beharrizanak ziurtatu
- Aberastasunaren bidezko banaketa