"Pribilegio zuria, arraza zapalkuntza" lelopean kontzentrazioa burutuko dute hainbat eragileek martxoaren 21ean

Gasteizeko hainbat kolektibo antiarrazistek martxoaren 21ean arrazakeriaren aurkako eguna dela aprobetxatuz elkartaratzea deitu dute Andra Mari Zuriaren enparantzan arratsaldeko 19:00etan.
Deitzaileak Gasteiz Antiarrazista, Contrapunto Decolonial, Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba, Sustraiak, Asociación Sociocultural África Miniaturan eta Asociación de Mujeres Wayar dira.
ELAtik bertaratzeko deia egiten dugu.