SEAk ez die erantzuten Arabako metalaren sektorearen beharrei

Abenduan, ELAk, CCOOk eta LABek aldarrikapen taula bat aurkeztu zioten SEAri. Taulak sektorearen beharrak jasotzen zituen eta bere helburua metalarentzat gehiengoan akordio duina lortzea zen. Sindikatu horiek mobilizazio bateratuak hasi zituzten taula hori defendatzeko. Urtarrilean egin zen lehenengo bilera. SEAk adierazi zuen hilabete behar zuela plataformari erantzun zehatz bat emateko, ordura arte aurkeztutakoa mahaitik kanpo geratzen zela eta hori sektorearentzat aldaketa bat zela argudiatuz.
Otsailaren 14an, SEAk erantzun nahiko eskasa eman die sektorearen aldarrikapenei. Ez du jasotzen KPIaren igoerarik, ez lanaldi-jaitsierarik, ez subrogaziorik, ez hobekuntzarik aldi baterako ezintasuneko osagarrietan, ez txanda-kontratuan, ez poltsa mugatzerik, ez beste hainbeste aldarrikapenik. Horren aurrean, ELAk planteatu du mobilizazioa eta greba dela SEAren jarrera aldarazteko modu bakarra. ELAk sektore osoa animatzen du otsailaren 19an, larunbata, Gasteizen egingo den manifestazioari babesa ematera (17:30, Bilbao Plaza). Beharrezkoa da sektorearen prekarietatea gizarteratzea eta zabaltzea, patronalari aurre egin ahal izateko.