Arabako patronalak ez du negoziatzeko borondaterik agertu Metalaren Mahaian
Sindikatuak berretsi du Arabako metalurgikoek sortzen duten aberastasuna hitzarmenean islatu behar dela, eraginkortasun orokorreko hitzarmen batean, non demokrazia sindikala errespetatuko den, errealitatearekin bat eginez.
Hala ere, SEAk gaur egin duen proposamena CCOOk eta UGTk patronalarekin aurretik sinatu zuten eraginkortasun mugatuko itunaren jarraipena baino ez dela deitoratu du; izan ere, 2017an iraungi zen eta eduki eskasak zituen. "Hego Euskal Herriko metalaren lanaldi handiena jasotzen zuen (1735 ordu); hilean 1.200 €-tik beherako soldatak; azpikontratatutako enpresetako langileen subrogazio-eskubiderik gabe; eta gehiegizko malgutasuna (SEAk berak ere onartu izan du ez dela beharrezkoa). Itun horrek ere ez du jasotzen berdintasunari begirako neurri zehatzik.
Gogorarazi du sektoreko enpresa askok, enpresa-hitzarmenen edo akordioen bidez, hitzarmen horren alderdi asko kanpoan utzi eta soldatak eta eskubideak hobetu ahal izan dituztela. Hala ere, "Aberastasuna baldintza eskasenetan lan egiten dutenengana inoiz ez iristea" onartezina dela uste du sindikatuak.
Horregatik, Arabako metala duintzeko mobilizazioen garrantzia azpimarratu du .