Arabako salgaien garraioa

Sei greba egun azaroan patronalak negoziazio mahaia blokeatzen duela salatzeko

2023/11/07
Patronalak negoziazio mahaia etengabe blokeatzeko duen jarreraren aurrean, mahaian dauden sindikatuek –ELA, UGT, CCOO eta LAB– greba deituko dute sektorean azaroaren 9, 14, 16, 21, 22 eta 23an. Negoziazio mahaia hamar aldiz bildu da, baina patronalak blokeo jarrerarekin jarraitzen du.

Sektore horretako langileak, pandemian zehar, txalotu bai, baina euren lan baldintzak izoztuta daude 2020tik. Azken urteotan, erosketa saskiak modu kezkagarrian garestitzen joan direla ikusi dute, eta haien soldatak, berriz, 2019koaren pareko jarraitzen dute.

Bitartean, pandemiaren ondoren eta normaltasunera itzulita, negoziatu ere egin nahi ez zuen patronalarekin batekin topatu dira langileak. Patronala ez zen bileretara agertzen, eta salaketa judizial baten ondoren bakarrik onartu du negoziatzera esertzea. Baina kontua da negoziazio mahaira demanda judizial hori saihesteko asmoz bakarrik doala patronala, Arabako salgaien garraioaren sektoreko langileen lan baldintzak hobetuko dituen akordio bat lortzeko inolako asmorik gabe.

Horregatik guztiagatik, ELA, UGT, CCOO eta LABek bederatzi greba egun deitu dituzte. Sindikatuek dei egiten diete sektoreak eragindako pertsona guztiei grebetan eta mobilizazioetan parte hartzera.