Soldata igoerak bermatuko dituen akordioa erdietsi da Legutioko CIE Recytec enpresan

Honako eduki hauek adostu dira:
Lanaldia 8 orduz murriztea 2022rako, (1704tik 1696ra) eta 8 ordu 2023rako eta 2024rako (1696tik 1688ra).
Soldata-igoera, atzeraeraginezko ondorioekin:
- 2020 EAEKO KPI +%1.
- 2021 EAEKO KPI + % 1,5.
- 2022 EAEKO KPI.
- 2023 EAEKO KPI + % 1,5.
- 2024 EAEKO KPI + % 1,5.
Igoera hori lineala izango da lehenengo 3 urteetan: 2020, 2021, 2022, eta 30.000 €-ko soldata bateko igoera lineala kalkulatuko da 2020an.
Hau da, igoera lineala 30.000 €-koa izango da 2020an, eta hurrengo igoerak aplikatutako igoeren kopuru finkatuaren gainekoak izango dira.
2023ko eta 2024ko igoerak ehunekotan egingo dira.
KPIa negatiboa bada, 0 izango da.
Aparteko orduak balio/ordu honetara igotzen dira:
2020an:
26 euro larunbaterako.
28 euro igande eta jaiegunetan.
Eta igoera urteko euro batekoa izango da, zenbateko bakoitzetik.
Antzinatasun-plusa:
Urte bakoitzeko LGSaren zenbatekoaren %5 izango da, eta inola ere ezingo da haren balioa murriztu.
Gaueko lanaren plusa:
2020an 24 euroko balioa izango du, eta indarraldiko urte bakoitzean euro bateko igoera.
Aseguru-polizak honako hauek izango dira:
35.000 eta 40.000 bitarteko igoera, laneko istripuen ondoriozko heriotzaren kasuan.
40.000 eta 55.000 bitarteko igoera ezintasun iraunkor osoaren, absolutuaren edo lan-istripuen baliaezintasun handiaren kasuan.
Kontratazioa: ABLE bakoitzeko gehienezko langileak % 25etik % 15era jaistea.
Soldata-taulak: 1. ikastuna kentzea, kategoria bakarra hileko 1400 €-tik beherakoa izanik, 14 ordainsaritan.
Enpresako langile mugagabeek 8 puntuko oinarrizko kategoria kobratuko dute gutxienez, hau da, 30.488,67 €.
Lanorduen poltsa: 85 ordutik 64 ordura jaistea.
Urteko lanpostuaren balorazioa, igoera urtero egiten ez bada, atzeraeraginezko izaerarekin egingo da.
Gaixotasun arruntagatiko ABE osagarria: % 65etik % 70era igoko da lehen 3 egunetan, eta % 75etik % 80ra 4. egunetik aurrera. Eta kobratzeko absentismo-klausulak ezabatzea.
ELAk azpimarratu du erresistentzia kutxak ezinbesteko tresna dela halako akordio bat lortzeko, eta Arabako metalaren sektoreko hitzarmen kolektiboa berritzea eskatu du, aberastasunaren banaketan aurrera egiteko.