Tauxmek langileak etxera bidali ditu, justifikaziorik gabe

Testuinguru horretan, Enpresa Batzordeak adierazi nahi du legez hautatutako batzordeak behar bezala ordezkatzen duela plantilla. Enpresa Batzordeari egindako jakinarazpenak ez du enpresa salbuesten bere langileei lana emateko betebeharretik. Enplegu-etendura, hala badagokio, jakinarazitako eta oraindik hasi gabeko prozeduraren ondoren gauzatu behar da.
Enpresa Batzordeak enpresaren jarrera eta plantillaren ezohiko egoerak eragindako nahasmena salatu nahi ditu. Enpresak aginduta, plantilla ezin da lanpostuetara itzuli, baina agindu hori ez dago justifikatutako jakinarazpen ofizial derrigorraren babesean.
Egoera hori salatzeko, langileak Gasteizko Lan Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu dira. Langileen ustez, legez kanpoko ugazaben itxiera baten aurrean gaude, eta mobilizatzeko deia egin dute.