Uztailaren 7an Gasteizen: Autodefentsa feminista kalean eta lanean

2022/07/04
Ostegun honetan, uztailaren 7an, bilera feminista egingo dugu Gasteizko lokalean. Saio honetan autodefentsa feminista eta mikromatxismoen inguruan jardungo dugu.

Emakumeak egunerokotasunean erasoak jasaten ditugu, batzuetan kalean eta beste batzuetan lanean, hori dela eta, ezinbestekoa  dugu erantzunak armatzea eta sareak eratzea. Ostegun honetan, ELAko emakumeak* aurreko lokalean bilduko gara, animatu eta parte hartu.

 

Iraultza feminista izango da ala ez da izango!

 

 #LaneanEmatenDirenMikroMatxismoakBiolentziaDira