ELAk Palestinaren Elkartasunak deitutako mobilizazioa babesten du
2026/03/25 Nazioartekoa Gasteiz
ELAk arbuiatzen du Maccabi eta Happoel taldeek Gasteizen "itxurazko normaltasun" irudiarekin aurkeztea eta horrela haren irudia zuritzea, Gazan, Zisjordanian edo Israelgo Estatuak erasotutko eta suntsitutako beste leku batzuetan ezer gertatuko ez balitz bezala.
Baskoniak Gasteizen Hapoel eta Maccabi talde israeldarren aurka jokatuko du, eta Palestinarekin Elkartasuna plataformak partida horiek bertan behera uzteko mobilizaziora deitu du. ELAk mobilizazio deialdia babestu eta kirola genozidioa "garbitzeko" tresna gisa erabiltzea deitoratu du.
ELAk beste behin ere elkartasuna adierazi nahi dio herri palestinarrari, eta dei egiten du Israelgo Estatuarekin edozein akordio komertzial edo bestelko harremanak hausteko.