Draxton Atxondo-Fuchosa enpresan izandako kaleratzea salatzeko mobilizazioa
- https://www.ela.eus/eu/gernika-durango/agenda/draxton-atxondo-fuchosa-enpresan-izandako-kaleratzea-salatzeko-mobilizazioa
- Draxton Atxondo-Fuchosa enpresan izandako kaleratzea salatzeko mobilizazioa
- 2018-07-05T13:00:00+02:00
- 2018-07-05T15:00:00+02:00
- Atxondoko enpresan izandako kaleratze traumatikoa salatzeko kontzentrazioa deitu du ELAko Atal Sindikalak.
- Noiz 2018/07/05 13:00 - 15:00"
- Non Atxondo, enpresa aurrean
Atxondoko enpresan izandako kaleratze traumatikoa salatzeko kontzentrazioa deitu du ELAko Atal Sindikalak.
Enpresako ELAko Atal Sindikalaren oharra:
DRAXTON ATXONDO-FUCHOSA enpresako ELAren Atal Sindikaletik kaleratze hau errefusatu egiten du erabat, eta enpresak kaleratze traumatikoen politika hau onartuko ez dugula iragarri nahi dugu. Enpresak langilearen kaleratzea dakarren muturreko neurria aukeratu du, eta ez dugu ulertzen ezta partekatzen horren justifikazioa. Batere irizpide objektiborik gabe egin dutela uste dugu, eta, gainera, tratu diskriminatzailea eta bidegabekoa erabili du. Horrexegatik, elkarretaratze batera deitzen dugu, enpresaren atearen aurrean. ELAk ez du horrelako kaleratzerik onartuko.